Close

Login

Close

Register

Close

Lost Password

Malen Etxeak Harrera Etxea irekiko du Azpeitian

Malen Etxeak Harrera Etxea irekiko du Azpeitian

Malen Etxeak Azpeitiko Udalarekin hitzarmen bat sinatu zuen Urola Kostako harrera etxeen sarean sartuko den Harrera Etxea irekitzeko. Gune berri hori Erdikalea 28, 5.ean dago, eta 5 emakume etorkin hartzeko ahalmena izango du.

Zestoako, Azpeitiko eta Zumaiako Malen Etxeko harrera etxeen helburua da ingurune seguruak sortzea emakume etorkinak ahalduntzeko eta laneratzeko; izan ere, emakume horiek, migrazio egoerarekin lotutako hainbat faktore direla medio, egoera zaurgarriak eta lan esplotaziorako arriskuak dituzte. Horrela, gure etxeak etorkizuna proiektatzeko, prestatzeko eta lana baldintza egokietan bilatzeko espazio bihurtzen dira, Euskal Autonomia Erkidegoko zaintza lanaren irregulartasun eta informaltasunaren barruan.

Malen Etxearen izenean eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu Nagore Alkorta alkateari eta bere lantalde osoari, eskualdeko emakume etorkinen egoera hobetzeko konfiantzagatik eta konpromisoagatik; Elkarrekin elkarteari, berriz, etxe hau irekitzeko emandako laguntzagatik.

Gure kideei, eskerrik asko egoteagatik, sarea izateagatik eta eskuak luzatzeagatik, beste batzuek aurrera egin dezaten.

Exif_JPEG_420

Exif_JPEG_420